XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Konstituzioa, Erregea eta Gobernua Espainiar Konstituzioa 1978.an onartua izan zen, eta espainiar guztien eskubide eta betebeharrak dauzka.

Espainiar Estatua monarkia da; beronen burua don Juan Carlos I de Borbón erregea da.

Estatuaren legeak Parlamentuak egiten ditu, eta berau bi ganbarak osatzen dute: Senatuak eta Kongresuak.

Presidenteak eta haren ministrariek eraturiko Gobernua, legeak beterazteaz eta beste herrialdeekiko harremanez arduratzen da.

Epaileek norbaitek legeak betetzen ez dituenean parte hartzen dute.

Euskal Estatutua Euskal Herriaren Autonomi Estatutua euskal parlamentarien batzarreak egin zuen eta 1979.an onartu zen.

Konstituzioaren ondoren, hauxe dugu legerik garrantzizkoena geure Autonomi Elkartean.

Estatutuan esaten denez, Euskal Herriak Parlamentua izan behar du, bertan legeak egiteko, eta Gobernua ere bai, Lehendakariak eta Kontseilari edo Sailburuek osatua, lege horiek beteraziko dituena.

Estatutuak esaten duenez, Autonomi Estatutuaren sinboloa ikurrina da, eta euskara gure hizkuntza ofiziala, gaztelaniarekin batera.

Diputazioak Gobernuaz gainera, Euskal Herrian beste erakunde garrantzizko batzu ere badaude, Diputazioak.

Hauetariko bakoitza herrialde historiko bat administratzeaz arduratzen da: Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia.

Diputazioen zereginak zergak biltzea eta herrialde mailako zerbitzuak eragitea dira, hala nola, errepideak egitea, osasun-zerbitzuak, nekazaritza, kultura, eta abar.

Diputatu Nagusiak eta diputatu foral batzuk gobernatzen dituzte Diputazioak.